XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.6.1. Doikuntza tinkagailuz Desmuntaiarik gabeko tinkaketa gogorra eta zehaztasun handiko doikuntza finkoa duten piezetan erabiltzen da.

Muntaia prentsaz egiten denez, biraketaren aurkako segurtatzailerik ez du behar eta ondoko sistema eta perdoiekin eraikitzen da.

Zehaztasunezko doikuntzak / Zuloa oinarri / Ardatza oinarri / Zuloa / Ardatza / Zuloa / Ardatza.

Aplikazioak: Doikuntz mota hauek, txabeta gabeko bihurdura-momentuzko transmisioetan, brontzezko koroatan, gurpil helikoidaletan, bieletan, eta abarretan erabiltzen dira.

4.6.2. Doikuntza bortxatuak Deseraikitzeko aukera izanik, estuera finkoa eta zehaztasun handiko doikuntza behar direnean erabiltzen dira.

Perdoi hauekin eraikitako piezek bihurdura-momentu bat transmititu behar badute, biraketa-aurkako segurtatzailea jarri behar zaie.

Doitu behar diren piezen muntaia mailu astunez burutzen da eta ondoko sistema eta perdoiekin eraikitzen dira piezak: Zehaztasun handiko doikuntzak / Zuloa oinarri / Ardatza oinarri / Zuloa / Ardatza / Zuloa / Ardatza.